Itxi

Arratsean

Bihotzeko fonoteka

Eneko Pouren bihotzeko fonoteka

Musikan, bizitzan bezala, bere sokari helduta ibili beharreko mutila da Eneko Pou. Lagunen eragina bai, baina arazorik haiek entzuten ez zituztenak entzuteko, baita alderantziz ere.  

  • 53:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Musikan, bizitzan bezala, bere sokari helduta ibili beharreko mutila da Eneko Pou. Lagunen eragina bai, baina arazorik haiek entzuten ez zituztenak entzuteko, eta baita alderantziz ere.

Hori bai. Egia da, Eneko ez dela bakarrik ibili bizitzako sokan. Anaia Iker izan du sokakide, gora eta beherako balentrietan, munduan barreneko joan etorrietan.

Eta soka jartzen, gurasoak, txiki txikitatik.

Gogoan izan ditu, gurasoak, eta baita, bizitzako espedizioa oso gazterik etenda geratutako lagunak ere, bihotzean dituen doinuak erakusteko orduan.

Eneko Pou, Eneko eta Iker anaietako zaharrena da. Eta guka hitz egiten du, ni-ka baino gehiago. Nahiz Iker punkiagoa izan, bera lasaiagoa, bereaz hitz egiterakoan gurea ateratzen zaio nahigabe. Edota "Pouanaiak" ere bai. "Pouanaiak" bat balitz bezala.