Itxi

Baipasa

ONDASUNA ETA ONDAREA

Margolana saldu nahi, baina bere balioaren bikoitza ordaindu behar...

Itxaso Mendiluze arte komisarioa izan da gurekin.

  • Margolana saldu nahi, baina bere balioaren bikoitza ordaindu behar...

    Margolanen eta ondarearen inguruko araudi eta gatazken inguruan aritu gara Baipasan.

    8:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ondasuna eta ondarea, bide berean elkartu eta interes ekonomikoa tarten denean, egoera korapilatu egin ohi da sarritan. Galdetu diezaiotela bestela, adibidez, Bankinterreko presidentea izan zen Jaime Botini, 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 52 milioi euroko isuna ezarri baitio Madrilgo Zigor Epaitegiak. Pablo Picassoren margolan bat Espainiako Estatutik ateratzen saiatzeagatik ezarri diote zigorra, kontrabando delitua leporatuta.

Albiste honek, ondarea diren ondasunekin egin daitekeenaren eta egin ezin denaren inguruko hainbat galdera sortu dizkigu, eta Itxaso Mendiluze arte komisarioari deitu diogu.