Itxi

Baipasa

Whatever

Mendebaldera garamatza Ines Garciak

'Ona, itsusia eta gaiztoa' filma, 'Desenterrando Sad Hill' dokumentala, Los Hermanos Cubero mexikarren musika eta 'Westworld' telesaila ekarri dizkigu 'Whatever' tartean.

  • Clint Eastwood

    Clint Eastwood

    19:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetan mendebaldera eraman gaitu Ines Garciak 'Baipasa' saioko "Whatever" tartean. Mendebaldeko hotsak, western doinuak aukeratu dituzu abierarako. Ona, itsusia eta gaiztoa filma ekarri digu. Sergio Leone italiarrak zuzendu zuen 1966an. Spagetti Western generokoa da eta Clint Eastwood, Lee Van Cleef eta Eli Wallach ziren protagonistak. Horri lotuta, dokumental bat ere ekarri digu: Desenterrando Sad Hill (Guillermo de Olivera, 2018). Burgosen, Covarrubiasetik gertu eraiki zuten aurreko pelikula grabatzeko eszenatokia. Dokumentalak Sad Hillen kokalekua identifikatu eta berau garbitzeko prozesua kontatzen du. Gainera, westernaren berrinterpretazio bat ere ekarri digu: Los Hermanos Cubero mexikarren musika. Amaitzeko, 'Westworld' telesaila proposatu digu. Jonathan Nolan eta Lisa Joyk HBOrentzat egindako lana da eta izen bereko 72ko film batean dago oinarrituta. Western futurista baten moduko zerbait da.