Baipasa
Kantak korapilatzen
Testura, Ginestà, Big Wild eta Bruma proposatu dizkigu Olatz Salvadorrek
Euskal Herria, Katalunia, AEB eta Madril uztartu ditu musikariak bere kantu proposamenak egiteko.
-
Testura, Ginestá, Big Wild eta Bruma
14:03 min
Hianbat proiektu berezi aurkeztu digu "Baipasa"n Olatz Salvadorrek, euren kantuak korapilatuta. Testura ekarri digu lehenik. Ander Mujikaren inprobisazio bakartietatik abiatutako proiektua da, Maialen Belaustegi irudigilearekin batera osatutakoa eta Felix eta Joanes Buff anaiekin batera ekoitzia. Ondoren, Ginestá bikote katalana ekarri digu, Júlia eta Pau Serrasolsas anai arrebek osatutako proiektua da. Gainera, Big Wild ere aurkeztu digu. Jackson Stell artista dago Big Wild proiektuaren atzean, soinu ingeniari, ekoizle, konposatzaile eta abeslari estatubatuarra. Azkenik, Bruma proposatu digu, Madrilgo ekoizle eta artista hau Aitor Etxebarriaren Forbidden colours zigilura iritsi da..