Itxi

Baipasa

Walk On The Basque Side

Otzarretako basoko argimutil itxurako pagoak

Bizkaiko pagadi ezagun horretako zuhaitz lepatuen zergatiaz ikertzera jo du Vanessa Sanchezek "Walk On The Basque Side" tartean.

  • Otzarreta pagadia

    Otzarreta pagadia

    18:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaira eraman gaitu Vanessa Sanchezek "Baipasa" saioko 'Walk On The Basque Side' tartean. Barazarretik gertu, Otzarreta izeneko pagadia leku ezaguna da. Bizkaiko inguru natural bisitatuenetako bat delako. Otzarretako pagadia aukeratu du adibide ona delako Euskal Herrian ditugun hainbat basoren itxura zergatik den horrelakoa azaltzeko: Ehun pago inguru, argimutil itxurakoak. Zerua ukitzen duten adar luzeak dituzte, 22-25 metrokoak. Lau, bost, sei, baino gehiago arbola bakoitzean, eta sendoak dira gainera. Baina Euskal Herriko paraje natural guztien erara, gizakiak moldatutako natura da hau. Izan ere, gure basoak ondare naturala izateaz gain, ondare kulturala eta historikoa ere badira, gure historia kontatzen digutelako: Euskadiko industrializazioaren oinarriari buruz hitz egiten digute.

Argimutil itxurako adarr horiek, Euskal herriko baso askotan ikusten ditugun adarrak, gizakiak mendeetan zehar egindako interbentzio baten ondorio dira. Interbentzio edo teknika horri lepatze, inausketa edo mugarraketa esaten zaio. Eta teknika hori zertan datzan azaldu digu bertan gure kolaboratzaileak Alvaro Aragón Ruano du izena. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin.