Baipasa
Walk On The Basque Side
Euskal kulturaren altxorraren bila eraman gaitu Vanessa Sanchezek
Gasteizko Sancho El Sabio fundazioan topatu dugu euskal kulturaren biltegirik handienetako bat.
-
Sancho El Sabio fundazioko hainbat liburu
18:49 min
"Baipasa" saioko 'Walk on the Basque Side' tartean, euskal kulturaren altxorren bila eraman gaitu Vanessa Sanchezek eta euskal kulturaren biltegi handiena ez bada, handienetako batean sartu gaitu Gasteizen, Sancho El Sabio Fundazioan.
Liburuak, Fanzineak, festetako kartelak, pegatinen bildumak, argazki zaharrak, joan den mendeetan Euskal Herria bisitatu zutenen bidaia-liburuak… Denetarik topatu du bertan Sanchezek. Egoitza horretan gordetzen diren agiririk zaharrenak xv. mendeko eskuizkribuak dira.