Itxi

Baipasa

Bizkaiko Elkarte Artistikoa

Bizkaiko Elkarte Artistikora bisita, 75. urteurrenean

75 urte bete zituen iaz Bizkaiko Elkarte Artistikoak. Urteurren hori ospatzeko, hainbat ekintza egin dituzte, eta, besteak beste, poema liburu bat argitaratu dute.

  • Erik Pina, Bizkaiko Elkarte Artistikoko kidea, argitaratu duten poema liburuarekin.

    Erik Pina, Bizkaiko Elkarte Artistikoko kidea, argitaratu duten poema liburuarekin.

    11:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

1945eko maiatzaren 9an sortu zen Bizkaiko Elkarte Artistikoa, kultura eta artea sustatzeko asmoarekin. Diziplina asko landu izan dituzte; pintura, poesia, antzerkia eta musika. Blas de Otero poeta, esaterako, elkarte horretako kide izan zen.

Gaur egun, 170 artistak osatzen dute taldea. Iaz 75 urte bete zituen elkarteak, eta testuinguru horretan, besteak beste, poema liburu bat argitaratu dute. Elkarteko kide diren 66 artistak osatu dute lana, poemekin eta irudiekin.

Bilboko Indautxu auzoan daukate egoitza, Costa kalearen 11. zenbakian. Elkarteko kide den Erik Pina artistaren eskutik bisitatu dugu lokala.