Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Bertikaltasunaren edertasuna

Ainhara Zuazabeitia | EiTB Media

Gasteizko Europa Jauregiaren landarez beteriko fatxada berritzen ari dira egunotan, eta berdin Donostiako San Bartolomeko horma ere. Zabalera ez ezik, gora ere begiratu behar delako.

  • Gasteizko Europa Jauregiaren fatxada, landarez josia.

    Gasteizko Europa Jauregiaren fatxada, landarez josia.

    34:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Londresko eraikinik itsusiena izendatu zuten londrestarrek orain urte batzuk, baina diseinuaren maitaleentzat arkitekturaren harribitxia da. Hormigoiz egina eta korronte brutalistaren adibide, 2000 apartamentu dituen etxetzarra da Barbican. Liburutegi bat, musika kontserbatorioa, eliza, arte-zentroa eta laku artifizial bat ere baditu gune erraldoi eta berezi honek, eta baita 1.500 landarez eta zuhaitz subtropikalez  osatutako negutegia ere, hiri barruko benetako oasi berdea osatuz. Bizitzan behin, gutxienez, bixitatu behar den lekua omen da. Eta maiatzetik aurrera, egunero egongo da bixitarientzat zabalik. 

Oraindik ezin dugu Londresa bidaiatu, baina Gasteiza hurbiltzeko parada duenak topa dezake gure Barbican partikularra, Europa Jauregian. Fatxada osoa estaltzen duen Euskal Herriko lehendabiziko lorategi bertikala izan zen. Eraberritze lanetan ari dira egunotan gainera, bere garaian gizarte-etxe izandakoa, eta gaur egun urtero milaka lagun jasotzen dituen batzar Jauregia.

Donostiako San Bartolomeko horma ere, txorientzako bizileku eta landareen euskarri izan da, denboraren joanak bultzatuta. Orain, eta proiektu urbanistiko bat tarteko, birgaitzen ari dira Donostia erdialdeko horma haundi hori.

Bi leku hauei buruz hitz egin dugu Edurne Rey, Gasteizko Europa Batzar Jauregiko teknikariarekin eta Martin Arregi, Donostiako San Bartolomeko Muinoa Sozietateko jerentearekin. Gainera, Ataun-Aiako Leizadi enpresa bertikaleko Fernando Lertxundi langilearekin aritu gara, baita "Hau ez da niretzat" websaileko Unai Portilla zuzendariarekin ere. Bertikalean errodatu du, Gorka Alvarez de Arkaia eta Egoitz Diazekin, eta Barrexerka antzerki taldearekin