Itxi

Baipasa

Gure haria

Azazkalak mintzagai

Lierni Ibargutxi | EiTB Media

Oihana Aranaren 'Lazunak azkazaletan' poema liburua, Miren Markina dermatologoa, Kolorama Nail Bar berria eta Eneko Amutxastegi erloju-konpontzailea izan ditugu.

  • Azazkal margotuak

    Azazkal margotuak

    42:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Esan ohi da urteko egun guztiak direla “Zerbaiten Nazioarteko Egun”. Batzuk serioak dira eta beste batzuk ez hainbeste. Batzuek, Nazio Batuen zigilu eta berme osoarekin, giza eskubideen urraketak salatzeko edo ahaztu beharko ez genituzkeen gertaerak gogoratzeko balio dute… Horiek serioak dira. Nazioarteko Egunen Egutegi Ez Hain Ofizialekoek, berriz, Baipasan hari interesgarriak osatzeko gaiak eskaintzen dizkigute. Eta gaurkoa, maiatzaren 5a, bigarren kategoria horretako eguna da. Gaur Azkazalen Eguna da. Horregatik egin diegu bisita Donostiako Kolorama Nail Bar-eko Ane Mujika eta Amaia Mujikari. Oihana Aranarentzat, berriz, inspirazio iturri dira gorputzeko atal "periferiko" hauek 'Lazunak azkazaletan' poema liburuan. Miren Markina dermatologoak nola zaindu behar ditugun kontatu digu eta Eneko Amutxastegik erlojuetako pieza txikiekin ondo moldatzeko, azazkalak ondo moztuak eta garbi-garbiak eramaten dituela esan digu. Hori guztia eta gehiago!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia