Itxi

Baipasa

Gure haria

Gaurko eta atzoko soinu-paisaietan bidaia

Lierni Ibargutxi | EiTb media

Soinu binaurala, txalaparta, sirenak eta alarmak, soinu-bidaia egin dugu.

  • Ondarroako turrun berria

    Ondarroako turrun berria

    54:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Artxipelagoa EITBko podcastaren lagin esklusibo bat ekarri digu Ulu Mediako Oier Arantzabalek, soinu binaurala zer den azaltzeko. Murgildu gara, bai, ikasturte berrian entzungai izango den fikzio berrian, teknologia honi esker. Hori bai, entzungailuak jantzita! Ondarroan, berriz, ekarri dute turrun berria. Eusebio Arantzamendi Santa Klara kofradiako presidenteak esan digun moduan, lehendik zeukatena -80 bat urteko sirena- hondatu zaie eta antxoa, berdela edo beste arrainen bat portuan sartzen denean herri osoan jakitera emateko beharrezko soinua da hark jotzen duena. Santos Sarasola Donostiako Santo Tomas Lizeoko zuzendari ohiak, berriz, txirrinaren ordez, txalapartaren soinua zergatik aukeratu zuten kontatu digu. 1970eko hamarkadan izan zen hori. Eta denboran atzerago joan gara Ameli Ortizekin batera. Euskal Herriko Meatzaritza Museoko Fundazioko presidenteak bere haurtzaroko Gallartan entzu eta bizi izandako soinu guztiak oso presente dituela erakutsi digu. Muskizen, ostegunero, eguerdian, Petronorreko alarma entzuten duten herritarrek bezain presente, Kepa Fournier Muskizko Udaleko kultur teknkariak azaldu digunez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia