Itxi

Baipasa

Gure haria

Euskal zeramikagintzaren mapa

Tere Beloki | EiTb media

Betiko euskal zeramikagintza arruntaren ondoan garatu izan diren eredu jasoagoen bila aritu gara.

  • Euskal Zeramika Museoko piezak

    Euskal Zeramika Museoko piezak

    42:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sare sozialetan aurkitu dugu Maialen Zabalzaren eskaintza. Enkarguz eta eskuz sortzen ditu gehien bat jatetxeentzako baxera piezak.

Kaleratzear dira bestalde 1932tik 70era portzelazko ontziteria ekoitzi zuen Bidaniko Ontzi fabrikari buruzko liburu eta dokumentala. Aurrerapena egin ditu Edurne Arrizabalaga historialariak.

Denboran atzerago eginda XIX. mendean sona  izan zuen Busturiako San Mames zeramika lantegiaz aritu zaitu Amaia Mujika, Bilboko Euskal Museoan etnografia teknikaria izandakoa.

Eta garai ezberdinetako euskal buztingintzaren mapa eginez borobildu du Blanca Gomez De Segura, Euskal Zeramikaren Museoko buruak, "Baipasa"n garai ezberdinetako euskal zeramikaz osatu nahi izan dugun saioa.