Itxi

Baipasa

Gure haria

Munduari biraka

tere Beloki | EiTB Media

Bi urte barru izango dira 150 Julio Vernek Munduari Itzulia 80 egunetan idatzi zuenetik. Munduari itzulia emandako beste Phileas Fogg batzuk entzun ditugu "Baipasa"n.

  • Lur-globoa

    Lur-globoa

    36:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Egoi Urkizak familiako bi kiderekin belaontzian eman zion munduari buelta 2008an. Europatik mendebalderuntz jo zuten eta bi urte pasatxo behar izan zituzten.

Andoni Arratibelek eta bikotekideak hegazkinez egin zuten munduaren itzulia 2014an. Phileas Foggek bezala, ekialderantz jo zuten eta aste batzutako egonaldia egin zuten erdibidean, Zeelanda Berrian autokaraban zeharkatuz.

Eider Huertasek eta bikotekideak Australian bizitzen urteak egin ostean, hegazkinik hartu gabeko bidaia egin zuten Melbournetik Donostiara. Ingurumenean izandako aldaketen inguruan adinekoak elkarrizketatuz egin zuten bidea 2006an.