Itxi

Baipasa

Deusto Expo Center

Garaje bat, erakusketa areto

Karmele Uribesalgo | EITB Media

1.200 metro koadroko garaje bat erakusketa areto bilakatu du ekitaldien antolakuntzan aritzen den Congrebas enpresa bilbotarrak. Deusto Expo Center du izena lokalak.

  • Deusto Expo Center aretoaren atea. Iturria: Deusto Expo Center

    Deusto Expo Center aretoaren atea. Iturria: Deusto Expo Center

    11:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

2019an ireki zuten Deusto Expo Center aretoa. Tamaina handiko erakusketak izaten dira bertan. Lehenengoa Egiptoren ingurukoa izan zen. Gero, jaiotzak izan zituzten lokal horretan eta orain dinosauroen erakusketa bat daukate.

Lokalaren arduradunek azaldu dutenez, Euskal Herrian ez dago gisa horretako beste aretorik. Underground estiloa hartu dute ardatz, eta Madrilgo eta Bartzelonako lokal batzuk izan dituzte inspirazio iturri.

Deusto Expo Center ezagutzera joan gara, bisita gidatuak egiteaz arduratzen den Ariane Etxebarriaren eskutik. Horrez gain, dinosauroen inguruko erakusketa ere bisitatu dugu.