Baipasa
Gure haria
Sutan
Lierni Ibargutxi | EITb Media
'Erre' kanta aurkeztu digu Pinpilinpussies bikoteko Ane Barcenak, Sua Studion izan gara, Sua taldeko Ane Barrenetxea abeslariarekin eta Erreta Creativeko Markos Retamosarekin hitz egin dugu.
-
Sutan
34:58 min
Kendu diogu egutegiari beste orri bat. Joan da maiatza eta agur zaratatsua eginda gainera, tximista zaparrada eta guzti. Eta ekaina argitsua izango al da? Argitsua diogu, eguzki giroarengatik, noski. Izan ere, eguzkia beharko dugu ba hondartzara joateko, ezta? Bizkaian, hilabete hasierarekin ekin diote hondartzen denboraldiari. Pandemiak baldintzatutako hondartza denboraldia izango da aurtengoa, iazkoaren antzekoa. Esaterako, hondartzako egonaldia hiru ordura mugatzea gomendatzen dute Aldundiek eta udalek, nahi duen guztiak hondartzaz goza dezan, jende pilaketak ekidinez. Eta ez da neurri txarra -3 ordukoa-, bestela ere, hondartzan egoteko. Eguzkipean baldin bagaude, batez ere. Ez gaitezen erre eta ez dezagun gure azala kaltetu. Dena den, erretzea kasu batzuetan kaltegarria izan arren, beste batzuetan gauza ederra da. Zer erretzen den, hori da kontua… Ekaina izanik, ezin ahaztu San Juan suak… Gauza zaharrak –literalki zein metaforikoki- erretzeko unea… Hasi al zarete pentsatzen aurten zer botako duzuen sutara?
'Erre' kanta aurkeztu digu Pinpilinpussies bikoteko Ane Barcenak, Sua Studion izan gara, Sua taldeko Ane Barrenetxea abeslariarekin eta Erreta Creativeko Markos Retamosarekin hitz egin dugu.