Baipasa
Gure haria
Arrisku bila doazenak
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Kanadako Yucon ibaia jaistea, marrazoen artean urpean ibiltzea, Zirkulo Polar Artikoan arroilak irekitzea ala parapentean hegaldia egitea? Zein abentura duzu nahiago?
-
Abentura
39:36 min
Beñat Arratibelek ez zen sekula kanoan ibili Yucon ibaia jeisteko aukera izan zuenean, eta ez zuen bitan pentsatu, gainera. Leire Gabiolak itsasoa du bere pasioa eta aurki lanbidea ere eta, bereziki, marrazoak maite ditu. Xabier Mendikoak eta bere taldeak Norvegian makina bat arroila ireki dituzte eta Iker Aiertzak, bertigoa izan arren, ez zion ezetzik esan parapenteari eta egun ez du beste plan hoberik imajinatzen. Ez zaie ez etxea gainera eroriko lau hauei! Entzun hemen euren abenturak!