Itxi

Baipasa

ERTZAK

Hauteskundeak eta iruzur salaketak

Marijo Deogacias | EITB Media

Ion Muñoa komunikazio irakasleak Deustuko unibertsitatean Peruko hauteskudeak izan ditu hizpide, han ere hautagaietako batek iruzurra salatu baitu, Donald Tumpren erara.

  • Peruko hauteskundeetako irabazlea.

    Pedro Castillo Peruko hauteskundeetako irabazlea. Irudia: Eitb

    11:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Han ez bada hemen, beti dago hauteskunderen bat edo beste, eta ia beti ematen dute honengatik edo hargatik zeresana. Azken egunotan, Mexikoko hainbat estatutan, Alemaniako Sajonia-Anhalt-en eskualdean eta Perun izan dira hauteskundeak. Denen berri iritsi zaigu, baina zalantzarik gabe, hizpide nagusia Peruko hauteskundeek jarri dute, gutxienez bi arrazoirengatik: presidentetarako bi hautagaien arteko tarte hain txikia izanik, boto-kontaketak izan duen intriga eta emozioagatik eta Keyko Fujimori hautagaiak hauteskunde iruzur salaketa egin duelako.

Ion Muñoak azaldu digunez, era horretako iruzur salaketak demokraziarentzat arriskua dira, "hauteskunde iruzurra demokrazia bateko prozesu elektoral batean egon daitekeen gertakari larrienetakoa da, eta hortaz, hauteskunde iruzur salaketak ezin dira hala nola egin".