Baipasa
ORDENA ETA SORMENA
Kabinaren batetik deirik egin duzue aspaldi? hiru emakume ekintzaileri deitu diegu
"E" hizkian ireki dugu telefonoen liburua, eta hiru "E"makume "E"kintzailerekin hitz egin dugu beren proiektuei buruz.
-
Kokoro Tailerra, Helmet House eta Lele Prints ezagutu ditugu.
34:15 min
Sara Etxebestek ordena ekarri digu. Hitz egin izan dugu beste batzuetan ere Marie Kondo japoniarraren metodoari buruz, baina metodo horren agiri ofiziala duen Euskal Herriko aholkulari bakarra da Etxebeste, eta Errenteriako Kokoro Tailerretik aritu zaigu.
Esperientzia berriak topatzeko, berriz, Eibarko Helmet Housera egin dugu. Bogan dauden arropa eta osagarriak ditu concept store honek, eta dendako arduraduna Maite Aperribay izan dugu Baipasan.
Gainera, Leire Larretxea egilearen lanak ezagutu ditugu gertutik. Lele Prints markaren sortzailea da, eta inspiratzen dituen kolore eta loreez hitz egin dugu berarekin.