Baipasa
Gure haria
Disko azalez-azal
Tere Beloki | EITb Media
Disko azaletako lekuetara egin dugu irrati-bidaia.
-
Hizpide izan ditugun disko azalak
34:18 min
DUT talde hondarribitarraren AT diskoaren azalean datorren atearen bila abiatu eta Hondarribian dagoela esan digu etxe hori argazkiaren egileak, Gari Garaialde argazkilariak.
Legazpiko Abbey Road ezagutzeko bidea eman digu Agurtzane Elustondo trikitilariak. Elustondo anai-arreben lehen diskoaren azalean datorren zebrabidea Bellota lantegiaren sarrera parean dagoena da. Herriko argazkilari bat, Gorka Salmeron da egilea.
SU TA GAR talde eibartarraren Jaiotze Basatia diskoa atera dugu gure fonotekatik kaleratu zutenetik 30 urte bete diren honetan eta Xabi Bastida taldekideak kontatu digu nola ibili ziren argazkia ateratzerakoan Eibarko San Andres pasealekuan. Aspaldian eraitsi zituzten atzean agertzen diren etxean, tartean Su ta Gar taldearentzat hain garrantzitsua izan zen Ilbehera taberna.
Goierri aldera, Lazkaora eta Ataunera, eraman gaitu bestalde Unidad Alavesa taldeko Aritz Artolak kaleratu berria duten Made in Germany diskoaren azalari begira jarrita.