Baipasa
Bidaiak
Helsinkin eta Iruñean egun pasa egiteko planak
Marijo deogracias | EITb Media
Finlandiako hiriburuan egun guztiko plana egin digu Araitz Claramuntek eta Iruñean, berriz, Aritz Otazuk.
-
Helsinki, Finlandiako hiriburua ezagutzeko proposamena. Argazkiak: Wikipedia
22:43 min
Uda sasoia bidaiatzearekin lotzen du askok eta "Blaipasa"n ere egun pasako planak egiten dabil. Gure #lonelyplanet partikularra osatu asmoz ari gara. Bazatoz?
#Nonmadak atalean, Araitz Claramuntek (@acorewii) Helsinkira (Finlandia) eramango zaitu. Hauxe 24 ordutan Finlandiako hibururua ezagutzeko proposamena:
· Gosaria, Café Regatta-n.
· Jarraian, Sibelius monumentura bisita.
· Bazkaria, Löyly-n; izokin sopa!
· Gero hirigunetik buelta: Kauppatori, Senaatintori, Rautatieasema eta Helsingin Tuomiokirkko ikusteko.
· Arratsaldean, Mustikkamaara joatea proposatu digu: paseoa egin eta grillimakkara batzuk jateko hondartzan.
· Iluntzean, Levant-en afaldu ondoren, Sompasaunara joatea gomendatu du Araitzen, eguna erlaxatuta amaitzeko: sauna naturala, komunitarioa eta itsasoaren ondo-ondoan!
Eta, Iruñetik ere egin dugu egun pasa, Aritz Otazuren (@aritzotazu) laguntzarekin. Jakina, hamaiketarako hitzordua egin dugu: Urtain hamaiketakoa dastatzeko. Eta, gero, historian murgildu gara: Iruñeko katedralean eta Nafarroako artxibategian ibili gara, Mintzoa argitaletxeko arduradunarekin.