Baipasa
Zinema
Drama, abenturak, thrillerrak eta Zumirikiren poesia
Marijo deogracias | EITb Media
Asteburuko karteleraren errepasoa egin du Sara Hernandezek.
-
Kartelera
14:15 min
-The woman who ran (Hong Sang-soo) Donostiako zinemaldian estreinatu ondotik dator zinema-aretoetara. Emakume batek bere etxea utzi eta lagunak bisitatuko ditu; lehenengoz, bere senarrarengandik banatuko da. Sara Hernandezek egin digun gomendioetako bat, beraz, asteburuan zinema-aretoetan ikusgai.
Horrekin batera, ekoizpen espainiar bat:
-Ama (Júlia De Paz Solvas). Drama generoko filma: ama bakarra, alaba txiki batekin... amatasuna eta bakardadea kudeatu beharko ditu protagonistak.
-The Forever Purge (Everardo Gout) sagaren bosgarrena eta azkena ere asteburuan iritsiko da zinema-aretoetara. Akzioa, indarkeria, thrillerra... generoaren zaleek gozatuko dute.
Baina, estreinaldiez gainera, Sara Hernandezek beste bi gomendio egin dizkigu:
-Luca (Enrico Casarosa). Dysney+ plataforman ikusgai, Pixelek sortutako marrazki bizidunen filma. Vespa baten atzetik abiatuko dira itsasazpian bizi diren nerabe bi. Horretarako, jakina, lurrera atera beharko dira: Italiako kostaldeko herrixka batera.
Eta, amaitzeko, 2019an estreinatu, baina oraindik ere hara eta hona ikusgai dabilena: Zumiriki (Oskar Alegria). Tabakaleran egongo da ikusgai, ostiralean 19:00etan. Informazio gehiago: Zumiriki.