Itxi

Baipasa

Diseinua

dendAZ this is Baque Designen urteurrenean izan gara

Azkuna zentroan dago dendAZ this is Basque Design eta gaur egun 30 artisau, diseinatzaile eta sortzaileren lanak batzen ditu eta euren topagune da. Bere bigarren urteurrenean Alhondigako atrioa hartu dute.

  • dendAZ, artisauak

    dendAZ, artisauak

    11:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urteurrena ospatu berri du dendAZ this is Basque Designek. Azkuna zentroko diseinuaren erreferentziazko gunea da dendAZ this is Basque Design eta bertako artisten lanak erakusteko eta eskuragarri jartzeko lekua da. 

Bigarren urteurrena izan da 2021eko uztailaren 22an eta ospatzeko, atriora atera dituzte erakus-mahaiak eta hara elkartu dra sortzaileak eta diseinatzailea. Izan ere, "dendAZ this is Basque Design" hori ere bada: topaleku. Gu, Apetitu markaren sortzaile Ixone Arregi eta Abana Bilbao markaren sortzaileeetakoa batekin, Lucas Abajorekin izan gara. Euren lanaz eta ekimenaz aritu gara.

Gaur egun diseinatzaile hauen produktuak eta proiektuak daude dendAZ. This is Basque Design-en: Abad, Abana Bilbao, Aitor Saraiba, Amarenak, Ane Pikaza, Angélica Barco, Apetitu, Cookplay, Eder Aurre, Elena Ciordia, Elena Sanz, Ekomodo, Espacio Aerre, Estudios Durero, FABdeFAB, Higi Vandis, Jaione Urrutia, Katxi Klothing, Malús Arbide, Mario Gaztelu, Mario Paniego, MRLaspiur, NRT, NUOC, Palo Palú, Pilar Morquillas, Proyecto Hemen, Susana Blasco, Tytti Thusberg, Yolanda Sanchez eta Ziriak.

Azkuna ZentroakBilboko Udalaren, BEAZ eta EIDEren, eta Euskadiko eta Nafarroako Diseinatzaileen Elkartearen laguntza du DendAZ. This is Basque Design espazioan.