Baipasa
BLAIPASA
Zer eraman behar dugu hondartzara?
Olaia Urtiaga | EITb Media
Hondartzaz behar bezala gozatzeko beharrezkoak diren osagarrien zerrenda egin dugu "Blaipasa"n.
-
Zer behar dugu hondartzan behar bezala gozatzeko?
40:15 min
Hondartzara joan nahi dugu, baina zalantzak sortu zaizkigu Blaipasan: toalla ala pareoa? Bikinia ala bainujantzia? Aulkia bai ala ez? Bixera bai ala ez? Edo zuzenean, eguzkitakoa? Gehiegi agian?
Gomendio bila jo dugu, eta baita lortu ere! Iñigo Garciak, Zarauzko tolderoak, hondartzan zer nolako aldaketak egon diren kontatu digu, Maite Ulaziak, Debako Katalo burdindegikoak, hondartzako aulki perfektua zein esan digu, Arnaitz Fernandez meteorologoak eguraldiaren xehetasunak eman dizkigu, eta Itziar Oregik hondartzako looka osatzen lagundu digu.