Baipasa
ZER IKUSI
Emakume zinemagile biren lanak estreinatuko dira aste honetan
'A Metamorfose dos Pássaros' (Catarina Vasconcelos, 2020) eta 'Nora' (Lara Izagirre, 2020) izan ditu hizpide Sara Hernandezek.
-
Catarina Vasconcelosen A Metamorfose dos Pássaros eta Lara Izagirreren Nora.
16:48 min
Nora pelikula ikusgai dago Ipar eta Hego Euskal Herrian asteburu honetatik aurrera. Lara Izagirrek zuzendu du zinta eta Ane Pikaza da aktore nagusia. Gainerako aktore taldea ere aipagarria da: Héctor Alterio, Naiara Carmona, Ramón Barea, Klara Badiola, Loli Astoreka, Iñigo Aranbarri, Itziar Ituño, Joseba Usabiaga, Kepa Errasti, Aia Kruse, Peio Berterretche, June Isasi eta Paul Correa.
Lara Izagirre zuzendariak adierazi digu oso pozik dagoela aurrestreinaldian pelikulak izan duen harrerarekin eta Ane Pikazaren lanarekin.
Bestalde, Catarina Vasconcelos zuzendari portugaldarraren A Metamorfose dos Pássaros ere iritsiko da zinema-aretoetara. Zinemagintza poetikoa lantzen du Vasconcelosek eta iazko Zabaltegi Tabakalerako irabazlea izan zen.
Gozatu zinemaz!