Baipasa
Walk On The Basque Side
Euskal Herriko turismoaren aitzindariez edo bultzatzaileez hitz egin digu Vanessa Sanchezek
"Walk On The Basque Side" tartean, Vanessa Sanchezek Ipar eta Hego Euskal Herrian turismoa sustatzen lanean aritu ziren bi ahizparen berri eman digu, Blanche eta Helene Feilleten berri, alegia.
-
Blanche eta Helene Feillet
20:12 min
Biarritzera joan zaigu Vanessa Sanchez "Baipasa"Ko Walk On The Basque Side tartean. Euskal Herriko turismoaren aitzindariei edo bultzatzaileei buruz hitz egin digu: Blanche eta Helene Feillet ahizpei buruz. 1812an eta 15ean Parisen jaiotako bi ahizpa margolari eta ilustratzaile ziren, eta 20 urte inguru zituztenean Baionara joan ziren bizitzera, euren aita Baionako marrazkigintza eta margolaritza eskolako zuzendari izendatu zutelako. Blanche inprimatzaile baionar batekin ezkondu zen, Charles Henry Hennebutte izenekoa. Eta bi ahizpek Henebutek turismoa sustatzeko zuen proiekturako lan egin zuten: Ipar zein Hego Euskal Herrian turismoa hedatzeko gida turistiko batzuk argitaratu zituen Hennebutek, eta Feillet ahizpek gida hauen ilustrazioak egin zituzten. Entzun haiei buruzko istorio eta bitxikeria guztiak!