Itxi

Baipasa

Gure haria

Ezlekuak

Tere Beloki | EITb Media

Baserri bat NYn, beste bat Lazkaon eta bainuetxearena izandako udal bulegoaren fatxada ikusi ditugu irratiz.

  • Baserri bat NYen.Estudio Primo.

    Baserri bat NYen.Estudio Primo.

    36:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Ezer baino lehen argitu nahi izan dugu egiazkoa ote den Estudio Primok diseinatutako "Baserri bat NYen" kamixeta eta jertseetako irudia. Oihane Uriartek erantzun digu bertako sortzaileen lanak zabaltzen dituzten Donostiako ENEA arropa dendatik.

Ez etxe-orratz artean baina solairu mordoxka artean hamarkadak daramatzate Lazkaon Asundegi eta Untzindegi baserriek. Azken honetan jaiotakoa da eta bertan bizi da Joxemari Garmendia eta berarekin izan dugun solasaldiak argi utzi digu gustora bizi ezkero ez dela inon ezlekurik.

Garai bateko eraikinen arrastoak eraikuntza berrietan txertatzeaz aritu gara bestalde Martin Arregi eta Joxean Medinarekin. Donostiako San Bartolome Muinoa egitasmoko zuzendaria da Arregi eta egin dituzten eskuhartze zehatzez aritu zaigu. Begirada luzatuta  era honetako uztarketak egiterakoan  sortzen diren buruhausteez aritu zaigu Medina, Euskadiko Arkitektura Institutoko zuzendaria indarrean dauden babes arau eta teoriak azalduz.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz