Baipasa
Elkarrizketa
Andoni Beristain artistaren lana ezagutu dugu
Itziar Alduntzin | EITb media
Argazkilari eta arte zuzendari zumarragarrak bere azken urteotan egin dituen lanak eta bizitzan pasa zaizkionak kontatu dizkigu. Donostiara itzuli da Bartzelonatik bere bideari jarraipena emateko.
-
Andoni Beristain
20:36 min
Gaur Andoni Beristain 32 urteko artistaren lana ezagutu dugu. Bere lana eta bera ere.
Bere argazkiak gure Instagramen gurutzatu zitzaizkigun eta bista gainetik ezin kenduz gelditu ginen. Kolore oso biziko pop ukitu nabarmeneko agazkiak dira bereak. Umore puntu batekin denak eta teknika eta zehaztasun ikaragarrikoak. Munduko marka onenek jarri dute begia bere lanean. Bere kamara eta artearen eske joan zaizkio beraien produktuak sal ditzan.
Ia bartzelonar bihurtu arte bizi izan da Bartzelonan. Hamalau urte egin zituen kataluniako hiriburuan. Gelditu gabe lanean pasioz aritu ondoren, Euskal Herrira bueltatzea erabaki du. Bizitzak eman dion jipoi batek zer pentsa eman dio eta beste modu batera ikusten ditu gauzak orain.
"Baipasa"n bere bizipenak, bizitza eta artea ezagutu ditugu.