Baipasa
GURE HARIA
Zenbatetik behin aldatu?
Unai Iradi | EITb Media
Zenbatetik behin aldatu behar izaten dira harremanak? Zenbatetik behin ile orrazkera? Eta zenbatetik behin izarak?
-
Izarak aldatzen.
41:58 min
Olatz Berastegirekin harremanen maiztasunari buruz aritu gara hizketan. Aitziber Estangak ilea orrazkera zenbatetik behin aldatu beharko genukeen kontatu digu. Aitor de Vicente dermatologoak izarak astero aldatu behar direla kontatu digu. Sebas Izeta Zarautoko langileak autoa aldatzeko momenturik onena zein den esan digu. Bergarako Tavex enpresako Bego Zabaletak bakero galtzen atzeko sekretuak kontatu dizkigu.