Itxi

Baipasa

Gure Haria

Artea eta pandemia

Itzair Alduntzin | EITb Media

SARS-COV 2 pandemiak artean eraginik izanen ote duen galdetu diogu gure buruari eta askotan gertatzen den bezala, iraganean egon daiteke erantzuna.

  • Botticelli

    Botticelli Nastagio Degli Onesti

    32:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Pandemia honek artean zer utziko duen galdetzen hasi gara. Sarritan iraganean dago erantzuna. Beste pandemiek utzi al zuten arrastorik? Javier Muñozek, Artearen Historian EHU-n irakasle denak, maisu eskola bat eman digu. Hiru Pandemia eta hiru artelan aukeratu ditu: Izurrite Bubonikoaz aritzeko Bocaccioren Decameronen liburuan oinarritutan Nastagio Degli Onestiren istorioan oinarrituta, Botticellik margotu zituen lanak aukeratu ditu. Tuberkulosiaz aritzeko Lezako Sendategia, gaur egun Arabako Errioxako ospitalea den lan arkitektonikoa; eta HIESaz aritzeko Pepe Espaliúk 1992an Donostian egin zuen performance-a.

Hori pasatako pandemiek utzi dituzten lanak. Eta covid-19aren pandemia honek zer utzi du orain arte? Donostiako San Telmo Museoak hiritarren "Pandemia Testigantzak" bildu zituen maiatzean eta jakin nahi izan dugu zer lan jaso zituzten.

Amaitzeko etorkizuneko artistengan, beraien lanean pandemia honek zer eragin izango duen galdetzeko, Damaris Pan margolaria eta EHUko Arte Ederretako fakultateko pintura irakasleari galdetu diogu, aurtengo Gure Artea sarietako baten irabazleari.

Pandemiak denean utzi du arrastoa, artean ere bai.