Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Mintzalagun iragarkia Super Pop estilora

Eider Caceres | EITb Media

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Topaguneak mintzalagunak bilatzeko egindako kartelaren inguruan hitz egin dugu "Baipasa"n.

  • Bagera Donostiako Euskaltzaleen Topaguneak mintzalagunak bilatzeko egindako kartela

    Bagera Donostiako Euskaltzaleen Topaguneak mintzalagunak bilatzeko egindako kartela

    12:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dagoeneko ehunka mintzalagun lanean dabiltza. Azaroaren bigarren astetik aurrera, mintzalagun taldeak elkartzen hasi dira euskara praktikatzeko helburuarekin; eta egitasmoaren izen-emate kanpaina ere abian da jada.

Horren harira, Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Topaguneak, mintzalagunak bilatzeko kartel bat egin du eta "Baipasa"n Súper Pop aldizkariaren itxura hartu diogu.

Gurean izan ditugu, bihotz-piruleta eta guzti duen kartelaz hitz egiteko, Leire Lardizabal, Topaguneko Mintzapraktika kanpainako arduraduna, eta Haizea Lekuona diseinatzailea.