Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Baipasa

GURE HARIA

"Baipasa"n ere Santa Zezilia ospatu dugu!

Eider Caceres | EITb Media

Musikarien patroiaren egunarekin bat egin dugu "Gure Haria" tartean.

  • Musikariak

    Musikariak

    37:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jakin badakizue "Baipasa"n ez garela eguneko santuaren izena begiratzearen oso zaleak. Baina, gaur ezin genion eguneko santuari alde egiten utzi. Gaur, Santa Zezilia da, musikarien patroia.

Gu musika zaleak gara, oso. Musika aldeko dugu programan. Ez dugu gure saioa doinurik gabe ulertzen. Eta musika, gainera, alderdi askotatik maite dugu. Musikaren alderdi, alor eta erabilera guztiek sortzen digute miresmena zein jakin-mina. Horregatik, hari oso bat eskaini diogu Santa Zeziliari.

Musikarien patroiaren eguna ospatzeko gonbidatuak izan ditugu gurekin: Ioritz Sasiain, Dimension publizitate agentziako sortzailea; Iñaki Larraiotz, Larra Soinu Tresnako kidea; Iker Lizartza; Musikeneko ikaslea; eta Enrike Arostegi, Tolosako Udal Musika Bandako zuzendaria.