Baipasa
GURE HARIA
Ikusten eta entzuten ez dena existitzen da?
Eider Caceres | EiTb Media
Ikusten ez direnak azaleratu ditugu ‘Baipasa’n.
-
Maria Romero Laspiur eta Itziar Alduntzin
31:09 min
Ikusten eta entzuten ez dena existitzen da? Sarri ezetz esaten da. Baina 'Baipasa'n ez gaude horrekin ados. Ikusten eta entzuten ez direnak ere hor baitaude, "zuloan" sartuta.
Gaur 'Baipasa'n dana agerian jarri dugu. "Zuloetan" dauden eta ikusten ez direnak azaleratu ditugu.
Gure herri eta hirietan ezkutatzen diren sekretuak argitara eramaten hasita, Leo Belaustegi, Kofradia Zaharraren Lagunak taldeko kidea eta arrantzale ohia denarekin hitz egin dugu.
Ikusten ez dugun horren bilaketan, gure buruari galdetu diogu: zer topatzen ote du, tximinia garbiketa eta konponketa lanetan aritzen den batek, bere egunerokoan?
Zalantzak argitzeko Fede Ileaña, "Txin-tximini" tximinia garbitzaileen arduraduna, gonbidatu dugu gurera.
Artean eta diseinuan lanean aritzen den pertsona baten "zuloan" ere sartu gara. Maria Romero Laspiur artista eta moda diseinatzailearekin elkartu da Itziar Alduntzin Posidonia dendan, 3D inprimagailuekin sortzen dituenak ikusteko.