Baipasa
ELUR KONTUAK
Elur-makinei tokia egin diegu ‘Baipasa’n
Bidegik Zestoako ordainlekuaren parean duen neguko bidezaintzako gunean izan gara.
-
Elur-makina
12:56 min
Joan den osteguneko albistegietan entzun genituen hitz batzuk berreskuratu ditugu 'Baipasa'n. Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako bide azpiegituretako foru diputatuaren hitzak dira.
A-15 autobidean, Belabietako tunelean konponketa lanetan aritzearen ondorioz, ez da elur-makinarik kabitzen. Ondorioz, elur maila 700 metrotik beherakoa izateko aurreikuspena dagoenetan A-15 ixtea erabaki dute.
Nahiz eta oraindik Euskalmeteko lankideek halako aurreikuspenik egin ez duten, 'Baipasa'n tokia egin nahi izan diegu elurra bota zain dauden elur-makina horiei.
AP-8 autobidera joan da Tere Beloki lankidea eta Iñigo Agirregomezkortarekin, Bidegi foru sozietatean mantenu eta kontserbazio teknikariarekin, elkartu da.