Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Erosoa ala deserosoa?

Eider Caceres | EITb Media

Gai honi buruz irakurritako txio batek eman digu hitz egiteko aitzakia, eta bien bitartean, sofak probatzekoa.

  • Baipasarako aukeratu dugun sofa

    Baipasarako aukeratu dugun sofa

    34:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaurko 'Gure haria' erosotasunari buruzkoa da. Iban Zalduaren txio batek eman zigun aitzakia: "Unpopular opinion, badakit, baina: mahai inguruetara mahaiak eta aulkiak itzultzearen alde. Utikan hondoratzen zaren besaulkiak eta taberna motako eserleku altuak."

Ibanekin hitz egin dugu. Zer kontatu digun jakin nahi?

Deserosotasunari zabaldutako bideari erosotasuna gehitu diogu. Unai Iradi lankidea Donostiako Fama sofa dendan izan da Maria Melo elkarrizketatzeko. Bien bitartean, sofak ere probatu ditu! Erosoak izango al ziren?

Hala ere, Iban Zalduak egindako aldarrikapenari heldu diogu. Horregatik, ekitaldiak antolatzen lan egiten duen Ainara Jimenezekin, Gipuzkoa Eventoseko nagusiarekin mintzatu gara.

Tabernetan eroso egotea gustatzen zaigu, ezta ? Baina, tabernariei gu eroso eserita egotea gustatzen al zaie? Zalantza guztiak argitzeko Garazi Arangurenekin hitz egin dugu, DA tabernako jabearekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia