Itxi

Baipasa

Gure haria

Britney Spearsen urtebetetzean, divak hizpide

Lierni Ibargutxi | EITB Media

Pop izar ezagunak gaur 40 urte bete ditu eta Maria Callas zena ere abenduaren 2an jaio zenez, haien ekarpenak eta Carla Luna eta Albina Stardust diva euskaldunak ezagutu ditugu.

  • Publikoa diva agertu zain

    Publikoa diva agertu zain

    39:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egutegian nabarmentzen diren egun askori sarritan eskaintzen dizkiegu tarteak Baipasan: nazioarteko egunak, aldarrikapen egunak, kontzientziazio egunak… Bada, gaurkoak ere, abenduaren 2ak, eman digu hitz egiteko motiboa: Britney Spearsek 40 urte beteko dituelako gaur. Eta aitaren tutoretzatik askatu berri den honetan, Marina Landa musika ikerlariarekin Spears fenomenoaz jardun dugu.

Maria Callas opera izar handia, Divina esaten ziotena, abenduaren 2an jaio zen halaber, 1923.urtean. Enrique Bert opera zaleak iruzkindu dizkigu haren argi-ilunak. Carla Luna kantari donostiarra bere bakarkako ibilbidea ari da lantzen, Perra Diva eta Come y calla bezalako kantekin eta diva bat izateko zenbat lan egin behar den erakutsi digu. Albina Stardustek ere bere bidea egiten dihardu drag erreginen munduan eta argi utzi digu guztiok izan dezakegula diva bat gure baitan: barrutik ateratzea eta probatzea da kontua! Entzun hemen esan diguten guztia!