Itxi

Baipasa

Gure haria

Hasierara joaz…

Durangoko Azoka amaitu biharamonean eta makina bat sortze prozesuen emaitzak ezagutu ondoren, sormen lan horien abiapuntuaz aritu nahi izan dugu.

  • Zerk pizten du sortze prozesua?

    Zerk pizten du sortze prozesua?

    35:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Banan bana jo genezaken disziplina ezberdinetako artistengana sortzen hasteko zer behar duten galdetzeko baina amaierarik gabeko zerrenda batekin egingo genukenez topo aukera egiten dugu. Irratia garen aldetik, sortze prozesu bati ekiteko beti soinu bat behar izaten duenarengana  jo dugu. OIHANE IRAGUEN du izena eta urteak daramatza soinuetatik sortzen.

XIMUN FUSCH, AXUT taldeko antzerkigilearengana jo dugu aurrez inguruko errealitatean usaintzen dituzten gai horiez dokumentatu eta sortzen nola hasten diren jakiteko. Hiru urtez behin ARTEDRAMA eta DEJABU antzerki taldeetako kideekin sortu ohi duten antzeslanak ere abiapuntu bera izan ohi du.

Baina audio honen hasierara joaz, joan den astean Donostiako Tabakalerako SORMEN GUNEan egindako erreportajea entzun ahal izango duzu. Azaroa ezkeroztik bertan lanean ari diren artisten estudioetako ateak ireki zituzten sortze prozesu horien hasierak nolakoak diren jakiteko. IRATI CANO zinegilearena ezagutu genuen. AMAK ESAN ZIDAN filma sortzen nola hasi zen kontatu zigun besteak beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz