Itxi

Baipasa

Ana Galarraga

Antigeno-testak baliagarriak dira Eguberri hauetako bazkari eta afarietan lasaiago ibiltzeko.

Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak argi du antigeno-testek balio dutela eguberrietako bazkari eta afarietan lasaiago egoteko.

  • Antigeno-testak

    Antigeno-testak eguberrietako bazkari eta afari aurretik eginda baliagarriak dira.

    5:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken aldian, batean eta bestean ikusten ari gara, jendea antigeno-testak erosten ari dela, afari edo bazkari bat egin aurretik, eta bereziki, asko saltzen ari dira gabonetako afari eta bazkarietan. Baina, zalantza asko ere badago: Antigeno-testak eraginkorrak al dira? PCR testak bezain beste?

Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak esan digu berez Sars Cov 2-arentzat froga diagnostiko erreferentziazkoa  PCRa dela.  PCRak virusaren genoma antzematen du. Gainera detektatzen du virusaren iformazio genetikoa txikia izanda ere. Oso sensiblea eta segurua da.

Antigeno-testak, berriz,  virusaren proteinak antzematen  ditu. Askoz denbora gutxiagoan egiten du  eta merkeagoa da eta PCRarekin daukan ezberdintasuna da kantitate handian behar dela izan gure gorputzean positibo emateko. Kutsatzearen hasieran bagaude ez du antzemango. Daukan alde txarra da negatibo emateak ez duela esan nahi kutsatuta ez gaudenik eta segurtasun faltsua eman dezakela. Dena den, oso erabilgarria da zeren eta kutsatuta egonda  negatibo emanez gero, ez gara kutsakorrak izango. Nahiz eta kutsatuta egon  hain kantitate urrian dugu, ez dugula inor kutsatzeko gaitasunik. Berez epe labur baterako, bazkari edo afari baterako baliagarria da, esaten ari zaigulako ordu batzuetan behintzat ez dugula kutsatuko.

Antigeno testa noiz zein unetan egin beharko genuken galdetuta, Ana Galarragak esan digu Justu afari edo bazkariaren aurretik komeniko litzatekeela. Elkartu aurretik, alegia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz