Itxi

Baipasa

Autore-pizzak

115 Sagar Ore Ama: Astigarragako pizzeria berria eta berritzailea

Caracaseko bi gaztek Basque Cullinary Center-en jasotako jakintza pizzeria batean jarri dute.

  • 115 Sagar Ore Ama

    Autore pizzak hemengo produktuekin eginak.

    15:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Goi mailako sukaldaritzan ikasitako guztia, pizzeria batera eraman dute Valerie de la Mazak eta Ruben Andressen-ek. Rubenek pizzeria bera ireki baino lehenago sortua zuen sagar ore ama. Gordeta zuen, mimoz zainduta, egunero ematen zion jatekoa eta azkenean, pizzeria bat irekitzeko aukera etorri zitzaien eta sagar ore amari bizitza eman zioten.

Autore-pizzak dira, hemengo produktuekin eginak, bertatik bertarako osagarriekin eta denboraz eginak.

Ez duzue horrelako orea duen pizzarik sekula dastatu. Hamar pizza ezberdin dituzue aukeran eta gainera Venezuelako kultura-gastronomikotik ateratako hainbat plater. Baipasan "115 Sagar Ore Ama" Astigarragako pizzeria berria aurkeztu dizuegu. Non da notizia, han da Euskadi Irratia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia