Baipasa
Elkarrizketa
Unai Beroiz iruindarraren "Aitona, hain gertu, hain urrun" argazkia New Yorken saritua
Itziar Alduntzin | EITb Media
New York Photography Awards-etan "Covid-19" ataleko argazki onena Unai Beroizen hau izan da.
-
Unai Beroiz
9:06 min
Inuzente egunean jakin dugu eta sinistu dugu Unai Beroizen lana zela New Yorkeko Photography Awardsetan saritu dutena. Nola ez genuen sinetsiko, aurretik ere Budapest International Foto Saria irabazita bazuen edota The Guardian egunariak ere argitaratu bazuen...Ez zaigu sinesgaitza iruditu Unairen lan honen aitortza.
Unai Beroizek bere aitonari, Miguel Nieto Torres-i, atera zion argazki hau iazko apirilean. Dena etxean itxita ginen hartan. Uharten zebilen Unai lanean eta aitonari ezkaratzera jeisteko eskatu zion ea nola zen ikusteko. Eta jaitsi zen eta... argazkia atera zuen Unaik: "Aitona, hain gertu, hain urrun". Eta munduari buelta ematen ari zaio.
Argazkilari saritua "Baipasa"n izan da aitonak berria jaso duenean zer esan dion kontatzen.