Baipasa
Gure hiztegia
Bssaha! Osasunarekin urratu!
Lierni Ibargutxi | EITb Media
Magreben askotan entzuten den hitza da gaur ikasi duguna.
-
Erosketak egiten
9:34 min
Arropa berri bat estreinatu baduzu, 'Bssaha!' esango dizu, seguruenik, Ghariba Lamkhamtarrek. Euskalduna sortzez, baina Marokon sustraiak ditu berak eta bere sorterriko berba honi buruz jardun dugu berarekin. Argi utzi digu urte berria estreinatzen dugunean ez dugula erabili behar 'Bssaha!', baina zein beste egoeratarako aproposa izan daitekeen azaldu digu. Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!