Baipasa
Elkarrizketa
"Pensando En Blanco": Gertuko diseinu garbia
Borja Garmendia eta Aurora Polo dira Pensando En Blanco. Diseinu estudio bat baino gehiago dira.
-
Pensando En Blanco, Borja Garmendia eta Aurora Polo
16:51 min
Urtea hasi dugu Baipasan urte osoa aurretik dugula esaten. Urte osoa aurretik eta zurian. Zuria, margolari bat margotzen hasi aurreko mihisea bezain zuria. Idazteke dagoen orri zuria bezain zuri. Estreinatu gabeko urtea, berria. Eta zuria hitzaren berritasun eta garbitasuna erabili dute bere izenean diseinu gune honetan: Pensando En Blanco.
Borja Garmendia eta Aurora Polo dira. Bartzelonako EINA Diseinu eta Arte Unibertsitatean ikasitako guztia jarri zuten beraien proiektu honetan. Hondarribian daude eta burua Bartzelonan kokatua dute.
Entzun hogei eta gehiago "Laus Disienu Sari" dituztenek kontatu digutena beraien lanaz.