Baipasa
Gure haria
Zaharrak berri
Artelan zaharrak nola berritzen dituzten ikusten izan gara Bergarako ARTEZ zaharberritze tailerrean.
-
Maite Fernandez eta Aida Payá ARTEZ tailerreko zaharberritzaileak lanean.
13:22 min
MAITE FERNANDEZ eta AIDA PAYÁ dira ARTEZ. Hamarkada daramate Bergaran artelanei urteek sortzen dien narriadura desagerarazten. Tailerrean hainbat lan egiten dute ordea tailerretik kanpora. Parte hartu dute esate baterako aldamiotik lanean Donostiako Maria Cristina zubiaren zaharberritzean edo ta San Telmo museoaren fatxadakoan.
Zaharberritzeen munduan eskolak omen daude baina ARTEZekoak maixu dira urteek eragindako kaltea estaltzen zahar izaera bere horretan utziz. Eta hori bai, beti antzemango da euren eskua, zaharberritzailearen eskuhartzeak atzeragarria eta antzemangarria izan behar duelako.