Itxi

Baipasa

Gure Haria

Artea denean al dago?

Itziar Alduntzin | EITb Media

Artea komikintzan, zientzian, sukaldaritzan eta arkitekturan ba ote dagoen galdetzen ibili gara dakitenei.

  • Artea denean al dago?

    Artea denean al dago?

    36:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Artea denean al dago? Adibidez, komikigintzan? Dani Fano komikigileari galdetu diogu eta berak oso argi erantzun digu. Noiz da arte...hori jada ez du hain garbi izan.

Zientzian? Ba al dago arterik? Guillermo Roa, Kimikan doktore eta zientzia eta teknologiaren dibulgatzailea, zientziaren ilsutrazioaz aritu zaigu eta sekula pentsatuko ez genituzkeenak azaldu dizkigu. Uste baino gertuago daude zientzia eta artea.

Sukaldaritza kontuetan sartuta, arte kulinario esaten zaion unetik,  badirudi begibistakoa dela baietz, artea badela sukaldaritza, baina badaezpada ere ez dago soberan inoiz dakienari galdetzea: Josema Azpeitia Kazetari Gastronomikoari bota diogu galdera: Bai ala ez, artea  ba al da sukaldaritzan?

Eta amaitzeko artetik oso gertu bizi den Carmiña Dovale arktitektoarekin aritu gara. Zer esan duen jakiteko onena entzutea izanen duzue.