Itxi

Baipasa

Gure haria

Zenbat gauza egin ditzakegu aldi berean?

Lierni Ibargutxi | eiTb Media

Janari azkarreko kate ezagun bateko Txinako jatetxe batean grabatutako bideoak eman digu gaurko hizpidea: bizikleta estatikoan pedalkadaka ari garen bitartean hanburgesak jatea ideia ona ote?

  • Gauza asko aldi berean

    Gauza asko aldi berean

    43:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zenbat gauza egin ditzakegu aldi berean? Hiru? Bi? Mito bat al da bi gauza aldi berean egiteko gaitasuna? Esaterako, zer irudituko litzaizueke bazkaltzen ari zareten bitartean, bizikleta estatikoan ibiltzea? Eta bizikletak sortzen duen energia sakelakoaren bateria kargatzeko erabiltzea? Txinako McDonalds batean horixe egin dute: bezeroak hanburgesak jaten dituzten bitartean, bizikleta estatikoan ariketa egin dezakete eta, horrela, sakelakoa kargatu.

Guk gaizki dauden zenbait gauza ikusi dizkiogu istorio honi eta horregatik hainbat adituri galdetu diogu: Ander Sansinenea LKS enpresako pertsonal saileko arduradunarekin multitasking delakoaz hitz egin dugu, Xabier Zubialde energia jasangarritasunean adituarekin energia efizientziaz jardun dugu eta On Ekin nutrizionista kontsultako Nahia Zeziagarekin elikaduraren eta ariketa fisikoaren arteko loturaz aritu gara. Gainera, Olaia Otxotekok AEBetako San Franciscoko janari azkarreko jatetxeei eta beste kontu batzuei buruzkoak ere azaldu dizkigu. Sakatu play eta entzun osorik!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz