Baipasa
GURE HARIA
Santu bakoitzari zer eskatu, gaur "Baipasa"n hizpide
Aloña Beraza | EITb Media
Donostiak bi zaindari dituela jakin dugu, eta San Pankrazio, San Canuto eta Santa Clarari zer eskatu behar zaion argitu dugu.
-
Eliza.
37:13 min
San Sebastian eguna hizpide, jakin dugu Donostiak ez duela zaindari bakarra. Garai batean San Sebastian eta Sorospeneko edo bidaia oneko Ama Birjina ziren hiriburuko patroi, baina urteek aurrera egin ahala, ohiturak aldatu eta Sorospeneko Ama Birjinaren lekua hartu du Koruko Ama Birjinak. Joera aldaketa horren berri eman digu Nerea Izagirrek, San Telmo Museoko Erakusketa Iraunkorreko arduradunak.
San Sebastiani, Sorospeneko eta bidaia oneko Ama Birjinari eta Koruko Ama Birjinari buruzko xehetasun horiek ezagutu ondoren, beste santu batzuei egin diegu tokia. Izan ere, nahi dugunaren arabera erabaki behar omen da zein santuri egin otoi.
Hiriguneetan edo herri erdigunean ibilgailua non utzi izaten da askorentzat arazo. Hori da, hain justu, banatzaileen egunerokotasuneko erronka nagusia. Bezeroen eskariak etxe atarietara eramateko izaten dituzten zailtasunez aritu da Igor Rola Atoan banatzaile enpresako kidea.
Diru-kontuetarako San Pankrazioren iruditxoa jartzea egokiena, hala azaldu digu Veronica Trabukeli Donostiako Arrain-Lore arrandegiko saltzaileak.
Azkenik, Mikaelak, Tolosako Santa Clara komentuko ahizpa Klarisak azaldu digu ezkongai asko joaten direla komentura ezkontza egunerako eguraldi on eske. Hamahiru arrautza eramaten dizkiete komentuko ahizpei, haien alde otoi egin dezaten.