Itxi

Baipasa

Gure haria

Hizki festa

Tere Beloki | EITb Media

Sarean euskaraz inoiz baino hizki eta hitz joko dauden honetan hitz baten haritik sortutako moda lehiaketaz, alfabetoaren inguruko erakusketa batez eta irakurtzen ikasteko metodoez aritu gara BAIPASAn.

  • Hizki, letra eta alfabetoak Baipasan

    Hizki, letra eta alfabetoak Baipasan

    33:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

NAIA ITURRIOZek eman digu ezer baino lehen San Frantziskoko ART OF FASHION moda diseinuari buruzko lehiaketaren berri lehiakideetako bat den aldetik. Aurten RESONANCE hitzak esaten dienaren haritik diseinatu behar dute bilduma.

ALFABETO IKUSEZINA erakusketa ikusten izan gara Donostiako Ernest LLuch kultur etxean JUAN LUIS BLANCO gure tipografo partikularrarekin. Lankide eta lagun duen ALLAN DAASTRUPen lanak daude bertan ikusgai. Alfabetoko hizki bakoitzari buruzko irudiak eta Daastrupek sortu izan dituen hainbat tipografietan idatzitako testuak.

Testuak sortzeko joera somatu diogu ION LIZARAZUri bere twitter kontuan Berbaxerka hizki jokoan asmatutako hitzekin. Jolas jakin honi buruz eta datorren astelehenetik aurrera berriz ere sarean izango den EGUNEAN BEHIN jokoaz aritu gara Codesyntax.eko programatzailearekin.

Ah!! Eta hizki eta letra festa honetan jakin nahi izan dugu gaur egun nola ikasten duten irakurtzen haurrek. Hezkuntza saileko Berritzegune Nagusiko aholkularia den JABIER AZPITARTEk eman dizkigu azalpenak. Jakin nahi izatera sakatu play.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia