Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Abestietatik errealitaterako jauzia

Aloña Beraza | EiTb Media

Euskal Herriko leku ugari dira abestietako protagonista, toki izenak euskal musikagile askoren inspirazio-iturri baitira. Benetako pasarteak, aspaldiko istorioak eta eguneroko gertakariak dira kontakizun askoren helduleku.

  • Entzungailuen irudia artxiboko irudi batean

    Entzungailuen irudia artxiboko irudi batean

    36:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iruñeko Yamaguchi parkearen omenez egindako abestia ondu du Amaia Romero abeslari nafarrak. Parkeari buruzko xehetasunak eta bitxikerak kontatu dizkigu Sergio Juaristik, Iruñeko bisitetako turismo-gidariak.

Baipasako aurkikuntza bati ere heldu diogu; Margo Cilker kantari estatubatuarrak Donostian topatu baitzuen bere diskoaren izenburua: Pohorylle. Donostiako Enbeltran kaleko Pohorylle dendan izan gara istorio hori aletzen, bertako langile den Alex Larrañagaren eskutik.

Saioko ibilbidea Iruñean hasi eta hurrengo geldialdia Donostian egin ondoren, Gasteizen argitu beharrekoari erreparatu diogu. Iratxe Aguilerari, Kai Nakairi galdetu diogu Gasteizen izarrek zergatik dioten "Erre ezazu zerua". Azalpenen ondoren, Kai Nakaik Gasteiz ezagutzeko ibilaldia proposatu digu.

Azkenik, Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslaria izan dugu gurean. Galdetu diogu zergatik aipatzen dituzten euren kantuetan Durangoko festak edota Itzurungo Hondartza, eta abestietako letrak egiazko istorioetan oinarritzen dituztela kontatu digu.