Itxi

Baipasa

Gure Haria

Urteekin hobea

Itziar Alduntzin | EITb Media

Badira urteekin hobetzen diren gauzak, eta ez dira okertzen direnak baino gutxiago.

  • Hobetzen

    Hobetzen

    36:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Ardoa, pertsonak, hirigintza eta basoak hartu ditugu urteekin hobetzen diren gauzez hitz egiteko helduleku bezala.

Denak hobetzen dira urteekin? Dena esatea nahikoa erlatiboa da.

Esti Besa Cándido Besa upategiko enologoak argi esan digu ardo bakoitzak urteekin hobetzeko denbora bat behar duela. Hortik aurrera hobetu baino ozpindu egiten direla.

Pertsonak zahartutakoan hobetzen diren jakiteko, Matia Fundazioko psikogerontologoa den Iraia Agirregabiriarekin hitz egin dugu. Gaztetasuna aintzaten den garaiotan, zahartzaroaz eta zahartzeaz ongi, serio eta errespetuz solastu nahi genuen eta Iraiak lagundu digu.

Hirigintza ere asko hobetu da, eta hobetzen ari da? Jon Ander Agirre arkitektoak baietz esan du baina etorkizunean norantz goazen argitzen ez da ausartu, inork ez daki eta.

Bukatu dugu basoez hizketan.  Lurrak basotzen lan egiten duen Lurgaia Fundazioko Sergio Gallegok, ezagutzen ez genuen basotze lanaren berri eman digu.

Modu baikorrean hasi eta amaitu dugu gaurko haria: Urteekin hobetzen diren gauza asko daude.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz