Itxi

Baipasa

Elkarrizketa

Oraindik badira proiekzionistak: Nagore Portugal

Itziar Alduntzin | EITb Media

Digitalizazioarekin desagertutako beste lanbide bat zela uste genuen, baina oker genbiltzan. Nagore Portugal Tabakaleran ari den proiekzionista aurkezten dizuegu.

  • Nagore Portugal proiekzionista

    Nagore Portugal proiekzionista

    20:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lanbide guztiz ederra eta artisaua dela erakutsi digu Nagore Portugalek.

Aitak erakutsi zion zinea maitatzen eta orain zinean diardu. Sentiberatasun berezia behar omen da lan honetarako.

Zine aretoetako atzeko paretako goikaldeko zulotik ateratzen den argira begira geratu izan gara maiz, eta gaur argiaren bila joan gara eta argi horren atzean ea nor dagoen  ikusi.

Garai batekoen antza duen proiekzionista gelan sartu gara eta  garai batekoak ziruditen proiektore handi batzuk ikusi ditugu; Aurreko mendekoak ziruditen bobina handi batzuk prest zituela, garai honetako andre gazte bat ari zen lanean, 36 urteko proiekzionista.

Bere lanbideaz maitasunez eta errespetuz aritu zaigu hizketan eta, pelikula bat proiektatzen ari zela, bere pauso guztiak jarraitu ditugu berta-bertatik.