Itxi

Baipasa

Gure haria

Jabetza intelektualari bueltaka

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Jabari publikoa, egile eskubideak, plagioak eta abar aztertuz.

  • Egile eskubideak

    Egile eskubideak

    42:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ehun urte baino gehiago dituzten 400.000 artxibo egile eskubideetatik aske geratu dira, 2022. urtea hasi denetik, eta guztion eskura daude orain, jabari publikoan. Baina zehaztu behar dugu AEBetako araudiaren arabera geratu direla artxibo guzti horiek jabari publikoan. Kasu honetan, Musikaren Modernizazioaren Legeari esker, esaterako, Thomas Edisonek berak grabatutako hainbat dokumentu entzungai eta erabilgarri egongo dira. Historialari eta ikerlari asko pozik egongo dira! Dena den, gurean ere badira soinu artxibo oparoak. Urtero-urtero material berriz hornitzen dira, adibidez, Euskal Kultur Erakundeko funtsak eta bertan ondarearen balorapenaz arduratzen den Maitane Eyheramonhok kontatu digu zeintzuk diren funts horiek eta zein eduki duten.

Irudi, musika edo idatzi bat oso zaharra dela eta, egile eskubiderik ez dela ordaindu behar pentsa dezakegu. Baina kontuan hartu behar dugu zein urtetakoa den obra hori eta kalkuluak egin. Eta herrialdez herrialde kalkulu diferente bat egin beharko dugu jakiteko lan bat jabari publikokoa den ala ez, iraupen diferentea dutelako egile eskubideek herrialdez herrialde. Europako herrialde gehienetan eta AEBetan iraupen hori egilearen heriotzaren ondorengo 70 urteetara hedatzen da. Baina, Mexikon, esaterako, 100 urteetakoa da epea. Jokin Erkoreka Abio EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoko koordinatzaileak Hego Euskal Herrian egileen eskubideak zertan diren azaldu digu.

Zer eta plagioei buruz hitz egiten amaitu dugu Jokin Erkoreka Abiorekin. Eta plagioen auzia ez pentsa artisten artean soilik ematen denik. Unibertsitate ikasleek, askotan ezustean, egile eskubideak urratu eta plagioak egin ditzakete berain idazlanetan. Jone Arroitajauregi Mondragon Unibertsitateko Bibliotekako teknikariarekin hitz egin dugu plagioei buruz.

Kontuz, beraz, Unibertsitateko ikasle bazara. Aipatzen dituzun autoreak eta erreferentziak behar bezala aitortu. Eta kontuz ere bai, Parisera bazoaz, eta Eiffel dorreari argazkia gauez ateratzen badiozu! Debekatua dagoelako Eiffel dorreari argazkia ateratzea, gauez, argiak piztuak dituenean. Izan ere, argi horiek Eiffel Dorrearen Ustiatze Elkartearenak direlako, 1985az geroztik. Eta beraiei eskatu beharko zenielako baimena argazki hori atera eta argitaratu edo partekatzeko! Gari Garaialde Bostok Photo taldeko argazkilariak argitu digu, batez ere, debeku hori argazkia argitaratzeko eta zabaltzeko orduan gertatzen dela, batez ere, eta badirela gugandik gertu ere antzeko adibideak.

Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!