Itxi

Baipasa

Gure haria

Hiriburuak

Tere Beloki | Eitb Media

Zein da Australiako hiriburua? Sidney erantzungo genuke hamarretik zortzik baina Canberra da erantzun zuzena.

  • Hiriburutik hiriburura

    Hiriburutik hiriburura

    45:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Ane Irabazalek astehelenetako tertulia batean esan zuenaren haritik jarri gara mapa mundiari begira. Hark esan zigunez, Berlinek, Alemaniako hiriburu izan arren, ez du ordezkatzen alemaniarren izaera. Horretarako Frankfurt, Munich edo ta Hamburgora joan behar da.

Aitzakia horrekin bidaiatu dugu Australiara eta Naroa Etxebarriarekin, Canberran bizi den ondarrutarrarekin hitz egin dugu Canberraz, Sidneyz eta Melbournez.

Brasilen ere bada hiru hirien arteko norgehiagoka. Brasilia izan arren 60ko hamarkadatik Brasilgo hiriburu administratiboa, itzal handia egiten diote Rio de Janeirok eta Sao Paulok. Guztiez aritu gara azken urteotan Euskal Herrian bizi den Maite Iturre sao paulotarrarekin.

Urrutira joan gabe ere badugu ordea zer kontatuta hiriburuei dagokienean. Gasteiz da Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua. Eta Berlini buruz esaten direnen haritik Canberraz eta Brasiliaz egin ditugun galderak Gasteizen egitea pentsatu dugu. Gertuko gasteiztar batek, Josune Velez De Mendizabal kazetari eta aktore gasteiztarrak eman dizkigu erantzunak.

Ahhh!! Hiru emakume hauekin aritu aurretik kontatu digu Olaia Otxotekok Kalifornian egiten ari den au pair egonaldiaren azken atala. Besteak beste aritu zaigu San Frantziskoren eta Los Angelesen artekoaz. Eta gogorarazi digu, berez Kaliforniako hirurubura Sacramento dela!!

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia